Parisen sabela

Parisen sabela
Datuak
IdazleaÉmile Zola (1873)
Argitaratze-data1873
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaLe Ventre de Paris
Hizkuntzafrantsesa
HerrialdeaFrantzia
Euskaraz
IzenburuaParisen sabela
ItzultzaileaKarlos Zabala
Argitaratze-data2004
Orrialdeak414
ISBN84-96310-28-0 (Alberdania) - 84-9783-195-0 (Elkar)

Parisen sabela (frantsesez Le Ventre de Paris) Emile Zolak idatzitako eleberri bat da. Les Rougon-Macquart sailaren hogei eleberrietatik hirugarrena da. L'etat egunkarian argitaratu zen atalka, 1873ko urtarriletik martxora arte. Urte bereko apirilean liburu gisa argitaratu zen.

Eleberri hau naturalismo estilokoa da. Emile Zolak gizarte paristarra deskribatzen du barazki, fruta, haragi, arrain, hestebete eta gazten artean, Parisko Les Halles merkatu nagusiaren inguruan. Les Halles kristalezko hormak zituen metalezko eraikin erraldoi bat zen. 1854. eta 1870. urteen artean eraiki zuen Victor Baltard arkitektoak, eta ehun urte pasa ondoren suntsitu zuten.[1][2][3]

  1. www.ygosearch.com, Amitabh Shukla -. «kritiken hemeroteka » Parisen sabela» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  2. www.ygosearch.com, Amitabh Shukla -. «kritiken hemeroteka » Pertsona zintzoen maltzurkeria» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  3. www.ygosearch.com, Amitabh Shukla -. «kritiken hemeroteka » Asebeteta» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy